2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

"Zapata kaxa batean bizi zen neskatoa" (Antzerkia)

   Gaur goizean 1. eta 2. mailako umeok Otxarkoagako Udaltegira joan gara "Zapata kaxa batean bizi zen neskatoa" ikuskizuna ikustera. Autobusez joan gara. Oso polita izan da eta oso ondo pasatu dugu!!.



   Julia zapata - kaxa batean biziden neskatoa da. Han pixka bat aspertzen da, baina aldi berean oso seguru sentitzen da. Egun batean arkatz magiko bat aurkituko du, ate bat marraztuko du eta mundua ikustera aterako da.






2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Oskar Gorroño marrazkilariaren bisita

   Bigarren mailakook "Su-bolatxo" liburua irakurri dugu, eta gaur marrazkiak egin dituen persona, Oskar Gorroño, etorri  zaigu eskolara.
Oso interesgarria izan da.


Oskar Gorroño marrazkilaria on PhotoPeach

2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

VASCOLAC



Hiruhila honetan, 1. Mailako ikasle eta andereñook Zamudion dagoen Vascolac lantegia bisitatu dugu.
Han, esnekiak egiten dituzte; hau da, gazta, yogurtak, kefirra, San jakoboak…
Autobusez joan ginen. Gidaria oso jatorra zen eta bai joateko, bai eskolara bueltatzeko, filme bat jarri zigun ikusteko eta bidaia erosoagoa izateko.
Behin Vascolac-en egonda, gure bila atera zen Fernando, lantegiko jabea. Lagundu gintuzten barruraino eta han, Adelaida izeneko neska batek, gauza asko azaldu zigun.
Ikusi ahal izan genuen gaztaren ekoizpenaren prosezua hasieratik.
Amaitzeko,  yogurtak, bi motatako gazta eta irasagarra eman zizkiguten dastatzeko.
Etxera eramateko gazta ere eman ziguten.
Oso gozo zegoen dena!!!