2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

VASCOLAC



Hiruhila honetan, 1. Mailako ikasle eta andereñook Zamudion dagoen Vascolac lantegia bisitatu dugu.
Han, esnekiak egiten dituzte; hau da, gazta, yogurtak, kefirra, San jakoboak…
Autobusez joan ginen. Gidaria oso jatorra zen eta bai joateko, bai eskolara bueltatzeko, filme bat jarri zigun ikusteko eta bidaia erosoagoa izateko.
Behin Vascolac-en egonda, gure bila atera zen Fernando, lantegiko jabea. Lagundu gintuzten barruraino eta han, Adelaida izeneko neska batek, gauza asko azaldu zigun.
Ikusi ahal izan genuen gaztaren ekoizpenaren prosezua hasieratik.
Amaitzeko,  yogurtak, bi motatako gazta eta irasagarra eman zizkiguten dastatzeko.
Etxera eramateko gazta ere eman ziguten.
Oso gozo zegoen dena!!!

 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina