Hiruhila honetan, 1. Mailako
ikasle eta andereñook Zamudion dagoen Vascolac lantegia bisitatu dugu.
Han, esnekiak egiten dituzte; hau
da, gazta, yogurtak, kefirra, San jakoboak…
Autobusez joan ginen. Gidaria oso
jatorra zen eta bai joateko, bai eskolara bueltatzeko, filme bat jarri zigun
ikusteko eta bidaia erosoagoa izateko.
Behin Vascolac-en egonda, gure
bila atera zen Fernando, lantegiko jabea. Lagundu gintuzten barruraino eta han,
Adelaida izeneko neska batek, gauza asko azaldu zigun.
Ikusi ahal izan genuen gaztaren
ekoizpenaren prosezua hasieratik.
Amaitzeko, yogurtak, bi motatako gazta eta irasagarra
eman zizkiguten dastatzeko.
Etxera eramateko gazta ere eman
ziguten.
Oso gozo zegoen dena!!!