2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

VASCOLAC



Hiruhila honetan, 1. Mailako ikasle eta andereñook Zamudion dagoen Vascolac lantegia bisitatu dugu.
Han, esnekiak egiten dituzte; hau da, gazta, yogurtak, kefirra, San jakoboak…
Autobusez joan ginen. Gidaria oso jatorra zen eta bai joateko, bai eskolara bueltatzeko, filme bat jarri zigun ikusteko eta bidaia erosoagoa izateko.
Behin Vascolac-en egonda, gure bila atera zen Fernando, lantegiko jabea. Lagundu gintuzten barruraino eta han, Adelaida izeneko neska batek, gauza asko azaldu zigun.
Ikusi ahal izan genuen gaztaren ekoizpenaren prosezua hasieratik.
Amaitzeko,  yogurtak, bi motatako gazta eta irasagarra eman zizkiguten dastatzeko.
Etxera eramateko gazta ere eman ziguten.
Oso gozo zegoen dena!!!

 




2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TELEPIZZA

   Gaur goizean 9:30etan Telepizzara abiatu gara. Oinez joan gara eta hor gure zain zeuden. Lenengoz elikagaien piramidea azaldu digute. Gero azaldu digute pizza nola egiten den. Jarraian taldeak egin ditugu eta joan gara taldez-talde pizza egitera. Besteak bitartean liburu bat eta fitxa bat egin dute. Taldean batek orea zapaldu du, beste batek tomatearekin estali du, beste batek gazta ipini du eta beste batek osagaiak ipini ditu. Amaitzeko labean sartu ditugu. Oso goso geratu dira guztiak. Eta oso ondo pasatu dugu. 


2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Garden Center 2015

Un bonito día en “Garden Center”! 

   La semana pasada visitamos Garden Center. Pudimos ver muchos animales y conocer diferentes especies de plantas. Además hicimos un taller donde cada uno sembró su propia planta. Ahora en casa seguiremos cuidándola para poder comer zanahorias y tomates. Fue una mañana estupenda. Lo pasamos fenomenal! 

Goiz zoragarria “Garden Center”-ean. 

   Aurreko astean Garden Center -era joan ginen eta goiz osoa eman genuen animaliak eta landareak ikusten. Horretaz gain,aukera izan genuen taller batean parte hartzeko, non bakoitzak bere landarea ereiteko aukera izan zuen. Orain etxean bai azenarioak, bai tomateak jateko parada izango dugu. Goiz zoragarria, primeran pasatu genuen!


2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

KONTSUMOBIDE TAILERRAK


Kontsumobidetik tailerrak egitera etorri dira eskolara. Litxarreriak eta jostailuak egin ditugu. Gominolak eta jostailu bat egiten ikasi dugu.